|
DEBANATURA: INGURUMEN HEZIKETARAKO ELKARTEA
2007tik, DEBANATURAk, Debako Kultur Elkartearen eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, gizarteak, eta batez ere Debabarrenako herritarrek, gure NATUR eta KULTUR ONDARE bikaina ezagutzen, ulertzen eta errespetatzen jakin dezaten jarduerak eramaten ditu aurrera.
DEBANATURA bi debar profesional eta naturalisten ezinegon eta interesari esker jaio da, jarduera ugariren bidez Deba eta bere eskualdeko natur eta kultur balioak ezagutarazi eta zabaldu asmoz: ingurumen hezkuntza, ekoturismoa, ingurumen azterketa edo diagnostikoak, natur guneen gestioa, kurtso eta hitzaldiak, etab.
Gaur egun, DEBANATURA jakintzagai desberdinetako gazte profesionalen talde batek osatzen du, gure inguru naturaleko orografian, biodibertsitatean eta geodibertsitatean espezializatuak eta adituak eta gure bezeroei eta antolatzen ditugun jardueren partehartzaileei kalitatezko zerbitzua eskaintzen diegu.
Gure kontua facebooken:
Debanatura
|