Ezagutu Deba eta bere eskualdeko inguru pribilegiatua DEBANATURAREN ibilbide eta visita gidatu interesgarrien eskaintzarekin:
EKOTURISMO IBILBIDEEN PROGRAMA 2010
|
DEBANATURAK Debabarrenako kostaldea eta barnealdea ezagutarazteko ekoturismoarekin lotutako Ibilbide Gidatuen Programa bat aurkezten du, espezializatutako gure giden eskutik ibilbide didaktiko desberdinak egitea proposatuz.
Ibilbide gidatu multzo honekin parte hartzaileei Deba inguruko eta Debabarrena eskualdeko inguru bereziak hurbilaraztea nahi dugu, inguru hauen paisaia, geologia, natur, historia edo kultur balioa kontuan hartuz. Programa honek Kostaldean visita bereziak eskaintzen ditu: Debako Kostaldeko Sekretuak; Sakonetako bazterrak ezagutuz; Flysch-ean ibilbidea BTT-z; eta Deba Itsasadarreko Hezeguneak.
Eta barnealdean: Olatz-Ziñua, Jentilen ibilbidea; Arno, ikazkinen antzinako bideetatik; Lastur bailarako bira; Paleocauce-aren eta Karstaren ibilbideak; Espeleologia Izarraitzen barrena, etab.
Bisitetan izango ditugun taldeen arabera, programa hezigarri bereziak gauzatuko dira, betiere heziketa, kultur eta aisialdi edukiz beterik.
|

Ø Bisiten iraupena gutxi gora beherakoa da, taldea eta klimatologia kontuan izanik.
Ø Bisitak bultzatzaileen aldetik aldatuak edota bertan behera utziak gerta litezke klimatologia edota gomendatutako beste arazoren bat kontuan hartuta. Hau dela eta, erreserbak egiterakoan kontaktuan jartzeko telefonoren bat uztea eskertuko litzateke.
Ø Bisitak erreserbatzeko nahitaezkoa da izena ematea, bisitari kopurua mugatua baita.
Urte guztian zehar taldeentzat aurrez hartutako bisita gidatuak gauza daitezke.
|
Izena emateko eta informazio gehiago lortu ahal izateko Debanaturara jo dezakezue, hurrengo zenbakietara deituz:
|
|
695 783 656 / 943 19 11 72
debanatura@hotmail.com
|
| |
|