DEBANATURA: INGURUMEN HEZIKETARAKO PROIEKTUA
2007 urtetik, DebaNatura Elkarteak, Debako Kultur Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, ingurumen heziketarako proiektu bat aurrera eramaten ari da.
DebaNaturaren asmo nagusienetako bat ondorengo helburuak betetzen dituen programa baten bidez, aisialdia eta ingurugiro hezkuntza konbinatzen dituen ekintzak eskaini eta aurrera eramatea da:
- Euskal Herriko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta, Inguruen Heziketarako jarduera desberdinak aurrera eramatea, hauen ikasketetan laguntzeko asmoz.
- Heziketa programa eta bisita gidatuen bitartez, ikasle eta bisitariei ingurumena hurbilaraztea du helburu. Honetaz gaitera, Deba inguruko ondare naturala eta kulturala ezagutarazi nahi dira.
- Deba inguruko itsabazterrak eta barnealdeak dituen ekosistema ezberdinen berri ematea, beraien ezaugarri biologiko eta geologiko nabarmenekin batera.
- Gure itsasbazterrari eta Debako beste gune naturalei buruzko informazioa eman partehartzaileei, beraiei buruzko ezagutzak handitzeko.
- Itsasbazterreko eta barnealdeko guneen erabilera eta gozamen onuragarriak bultzatu, partehartzaileek berari buruz duten balorea handitzeko.
Bisitan izango ditugun talde edo kolektiboen arabera, programa hezitzaile eta didaktiko espezifikoak egingo dira, beti ere zenbait helburu hezitzaile, helburu kultural eta aisialdikoak beteaz.
DebaNaturaren ekimena natur eta kultur baliabideekin eginiko lan zuzenean oinarritzen da. Aisialdia eta heziketa konbinatzen dira, eskolatik eta bertako monotoniatik at egotearen berrikuntza duelarik eta metodología partehartzailearen bidez adin eta ezaugarri desberdinetara ondo uztartzeaz arduratzen delarik. Jarduerak aurrera eramateko erabiliko den metodologia, “beste era batera ikasteko” pentsatuta dago.
|